castellano |  català |  galego |  euskara |  portugués |  italiano |  english |  RSS
Sarbidea

BERRIAK

Munduak elkarlotuz proiektuaren IX. edizioa bukatu da

Proiektu honetan hasi aurretik gosea arazo konpondu gabea zen eta halaxe da proiektua amaitutakoan ere. Korapilo hori zazpi astetan askatzea ez dago gure esku.

Dena den, proiektu osoan buru-belarri jardun garela eta, gainera, elikatze sistemaren bidegabekeria latzez konturatu garela esan dezakegu.

"Pilota orain gure teilatuan dago", esan ohi den bezala: egoera horren aurkako borrokan diharduen mugimendu globalarekin bat egin nahi dugun guk bakarrik erabakiko dugu.
CRECE kanpainak mundu zabalean ekintzak gauzatuko ditu aurrerantzean ere presioa eragiteko eta politika zuzenagoak ezar daitezen lortzeko: herrialde bakoitzeko baliabideak bermatuko dituen ekoizpen-, banatze- eta elikatze-sistema egoki baten alde.

Honen bitartez gonbit egiten dizuegu Hezkuntza-sare sozialean parte har dezazuen. Proiektu osoan barrena erabili dituzuen sarrera-datu horiexez baliatuz aurrerantzean ere sartu ahal izango duzue helbide honetan: www.classforchange.org

Sarean zenbat eta lagun gehiago izan, orduan eta ideia eta emaitza ederragoak lortuko ditugu.

Mila esker ikasle-irakasleoi parte gogotik hartu duzuelako. Beti bezala, arrakasta zuena izan da.
Hurrengora arte!
;-)
Munduak elkarlotuz lantaldea

ZER DA MUNDUAK ELKARLOTUZ?

Munduak Elkarlotuz hezkuntzazko proposamena da: ikasgelako jarduera eta online elkarlana uztartzen ditu. Bertan, hainbat herrialdetako 16.000 ikasle baino gehiagok hartzen dute parte.

Besterik jakin nahi al duzu?


Mundu bidezkoago bat sortzeko haziak

Planetako mila milioi lagunek gosea nozitzen dute. Egoera hori ez da guztientzat elikagairik ez izatearen ondorioa, bizitzeko ezinbestekoak ditugun natur baliabideak ahitu eta suntsitzen dituen sistema bidegabearen eragina baizik. Munduak elkarlotuz proiektuaren edizio honetan egoera horren zergati eta ondorioei helduko diegu; bide batez, elikagai-sistema bidezko baten eraikuntzan nolako eginkizuna bete dezakegun planteatuko dugu.

Ikusi hazteko modu berriren bat.






espais © 2011/12 conectandomundos.org