Zer da IDEIAK ELIKATUZ?
IDEIAK ELIKATUZ sare soziala da, baliabide didaktikoak dituena; baita blog bat eta, batez ere, mundu zabaleko gazteek bidegabeko elikaduraren inguruko gai funtsezkoez lana, kezkak eta iritziak partekatzeko baliatuko duten hezkuntza-gunea.
Gune bat ikasteko, pentsatzeko, partekatzeko, jarduteko.
Hauxe da ideiak ELIKATZEKO unea!
Ideiak Elikatuz sare sozialaren bitartez egin ahalko dituzuen gauza batzuk:
- Zuen sarrerak blogean idaztea Munduak elkarlotuz-ekin edo bidegabeko elikadura gaiarekin loturiko zuen bizipen eta egintzak partekatzeko.
- Mundu zabaleko ikasleekin solasean aritu eztabaidatu eta partekatzea mundu osoko foroetan.
- Dokumentu eta baliabideak (proiektuetako argazkiak, bideoak, irudiak…) eskegi edo deskargatzea.
- Horiek ez ezik, bidezko elikaduraren inguruko beste proiektu batzuetan sartu ahal izango zarete. Proiektu bakoitza, berez, gaia jorratzen segitzeko eta munduko beste parte batzuetako ikasleekin partekatzeko hezkuntza-proposamen bat da.


Nola funtzionatzen duen
- Partekatu beste batzuekin zure lana, iritziak eta egintzak: Ideiak Elikatuz-en horretarako tarte aproposa aurkituko duzu.
- Sartu beste proiektu batzuekin eta deskarga itzazu kasuan kasuko materialak.
- Landu itzazu proposamenak zure gelakoekin eta sakondu gai horretan beste ikaskide batzuekin.
IDEIAK ELIKATUZ-en, webean eskaintzen ditugun hezkuntza-proposamenetako bat landu duten edo lantzen ari diren gazte talde guztiek har dezakete parte.
Blogetako sarrerak publikoak dira, gainera: horrek esan nahi du mundu zabaleko gazteok egiten ari garena gure senideei, ikaskideei eta inguruko guztiei ezagutaraz diezagukeela elikadura bidezkoago bat erdiesteko.
Sei urtetik aurrerako kideez osaturiko taldeek har dezakete parte.