castellano |  català |  galego |  euskara |  portugués |  italiano |  english |  RSS
Sarbidea

 

   iraila 5 – urtarrilaren 13   
Izen emateko epea.

   urtarrilaren 16 – otsailaren 2    
Irakasleen modulua.
Irakaslea, ikasleekin jardun aurreko hiru asteetan, plataforman sartu ahal izango da. Bertan, ikasleei zuzenduriko jarduera eta sostenguko materialak aurkituko ditu (gida didaktikoa eta dokumentu osagarriak). Ingurune birtualarekin eta proposameneko helburu eta edukiekin ohitzea da modulu honetako helburua. Horiez gainera, foro baten bitartez, jarduera bere4an arituko diren beste hainbat irakaslerekin kontaktuan sartzeko aukera emango da.

   otsailaren 6 - martxoaren 22    
Ikasleentzako jarduera.
(Zazpi asteko lana, lau fasetan banatuta)
Munduak elkarlotuz proiektuan izen emaniko ikasleek elkarreraginean jardungo dute lanean Internet bitartez hamabost laguneko taldetan. Ziklo bakoitzak hezkuntza-proposamen zehatz bat emango du eta Munduak elkarlotuz proiektuko sare soziala 2.0 arbelean sartu ahal izango da.

   Apirila – maiatza   
Estatu espainiarreko ikastegietako ikasleek lurralde mailako topaguneetan eta parte hartu ahal izango dute, jarduera telematikoan eginiko lana eta bizipena partekatzeko eta ondorio bateratuak osatzeko.

espais © 2011/12 conectandomundos.org