Mundu bidezkoago bat sortzeko haziak
Mila milioi gizaki gosea nozitzen dute, gehientsuenak garapen bidean datozen herrialdeetan. Konpondu gabeko arazoa dugu oraino gosea, baina hau ez da elikagaien eskasiaren ondorio, premiazkoak ditugun jan-edariak agortzen eta suntsitzen dituen elikadura-sistema arras bidegabearen eraginez baizik.
Aurtengo Munduak Elkarlotuz proiektuko edizioan gizabidezko elikadura jorratuko dugu, geure proposamen didaktikoak eginez, egoera horren aurkako borrokan diharduen mugimendu globalarekin bat egiteko.
En HAZI kanpaina horren markoan, mundu zabaleko herrialde zenbaitetan egintzak gauzatuko ditugu, politika bidegabekeri sorrarazleak ezartzen dituzten gobernuen aurkako presioa eragiteko. Gobernu horiek, baliabideen ekoizpen eta banakuntza orekatuagoa bermatuko duen elikatze-sistema humanoago bati ekin behar diote, premia larriz ekin ere.
HAZI gizabidezko elikadura alorreko nazioarteko kanpainaz informazio zabalagoa
Munduak elkarlotuz proiektuko edizio honetan planteatu ditugun helburuak hauek dira:
-
Elikadura alorrean, munduan diren justizia gabekeria eta desorekak aintzat hartzea, elikatzea dugun oinarri-oinarrizko eskubide hori ez izatearen aurrean hausnartze, kontzientziatze eta sumintzea sustatuz.
-
Bidegabekeria horren jatorria aztertzea, munduan gosea eta elikadura desorekak eragiten dituzten kausa nagusiak ulertzeko.
-
Bidegabekeriazko elikatzeari eman lekizkiokeen konponbideez gogoeta egitea, egoera hori arintzen lagunduko duten jarduera eta jarrera eraldatzaileak sustatzeko.
|