HELBURUAK
Erabiltzailea Pasahitza

 

14 urtetik 17 urtera: Giza Eskubideen aldeko Kanpaina

 

Helburuak

  • Pertsonak migratzera bultzatzen dituzten arrazoiei buruzko hausnarketa egitea eta eztabaidatzea modu globalean, eta gure inguruko esparruan pertsona migratzaileen egoera zein den aztertzea eta ikertzea.
  • Garapena, aukera falta, interdependentzia, gizarte-injustizia, migrazioak, hiritartasun globala, gizarte-desberdintasuna eta giza eskubideak kontzeptuak elkarrekin erlazionatzea.
  • Migrazio-prozesuan bizi izandako egoera eta emozioekin enpatia izatea; haiek estrapolatzea eta ondorioak ateratzea.
  • Pertsona migratzaileen Giza Eskubideak babesteko eta defendatzeko jarduera sortzaile eta berritzaileak proposatzea eta arrazoitzea.
  • Jarduera komun eta eraldatzaile bati buruz harturiko konpromisotik abiatuta solidaritate-kanpaina bat antolatzea taldean.

Edukiak

  • Migrazio-mugimenduen arrazoiak eta ondorioak.
  • Giza Eskubideak defendatzeko mekanismoak eta nazioarteko erakundeen eragina.
  • Heziketa emozionala eta beste pertsona batzuek bizi izan dituzten egoerekin enpatia izateko gaitasuna.
  • Jakin-nahia, ikerketa, sormena eta hitzezko komunikazioa eta ikusmen-komunikazioa.
  • Espiritu kritikoa eta gizarte-justiziarekiko interesa.
  • Jarduerak, mobilizazioak eta solidaritate-kanpainak antolatzea.
  • Soluzioak proposatzea eta banaka nahiz taldean konpromisoak hartzea.
 

Jardueraren deskribapena

 

Bi gazteren fikziozko testigantzetatik abiatuta, Munduak lotzen programako parte-hartzaileek, taldean, pertsona migratzaileen giza eskubideak defendatzeko kanpaina bat egingo dute.


Parte-hartzaileek informazioa jaso eta aukeratu beharko dute, eta beren lurraldeko migrazioaren arrazoiak eta ezaugarriak ezagutu. Hori ezagutzeak taldeko jarduera bat egitera bideratuko ditu, zenbait modu eta mekanismotako eztabaida barne, pertsonen oinarrizko eskubideak bortxatzen dituzten egoerak ezagutzera emateko eta salatzeko.

 

espais © 2009/10 conectandomundos.org