HELBURUAK
Erabiltzailea Pasahitza

 

8 urtetik 10 urtera: Aretha eta kanta

 

Helburuak

  • Migrazio-prozesuei buruzko hausnarketa egitea: izan litezkeen arrazoiak eta ondorioak, ikuspegi historikotik nahiz egungo ikuspegitik.
  • Pertsonek migratzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa egitea.
  • Hurbileko migrazio-esperientzien inguruko ikerketa egitea, hortik abiatuta migrazio-prozesuan bizi izandako egoera eta emozioekin enpatia izateko; haiek estrapolatzea eta ondorioak ateratzea.
  • Desberdintasun-egoeren inguruko ikuspegi kritikoa sustatzea, eta gizatasunezko eta ardurazko balioak eta jarrerak indartzea.
  • Sormenaren, jolasaren eta ikaskuntzaren esperientzia partekatzea, adostea eta eraikitzea beste haurrekin batera.

Edukiak

  • Jakin-nahia eta ikerketa.
  • HUrbileko migrazio-egoeren azterketa.
  • Migrazioen arrazoiak eta ondorioak.
  • Sormena eta pentsamendu ludikoa, musika-adierazpena eta hitzezko komunikazioa.
  • Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua eta gizarte-justiziarekiko interesa.
  • Lankidetza, parte-hartzea eta talde-lana.
  • Iritzi- eta ikuspegi-aniztasuna errespetatzea eta adostasuna izatea taldean erabakiak hartzean.
 

Jardueraren deskribapena

 

Aretha bere familiarekin Argentinara migratu duen neskato italiarra da. Haren bidez jakin ahal izango dugu zer sentitzen duten beste herrialde batzuetara migratzen duten pertsonek. Argentinan egin dioten harrera abegitsua izanagatik, neskatoak tristura nozitzen du, atzerritar sentitzen baita. Era berean, mutiko maputxe bat ezagutu du. Mutiko horrek kontatu dio bere komunitatea arriskuan dagoela: bizi diren lurretatik bota nahi dituzte. Aretha jabetu da hori bidegabekeria dela, eta ulertzen du berak bizi duenaz gain ere badela bestelako migrazio-prozesurik.

Berekin batera zuhaitz genealogiko bat egitera gonbidatzen gaitu Arethak, aurreko 3 belaunaldietara arteko arbasoen jatorria eta migrazio-zirkuituak arakatzeko. Migrazio-fenomenoei buruzko hausnarketa egiteko abiapuntua izango da hori. Eta ikasgela bakoitzak egiten dituen ekarpenekin, kanta bat egingo dugu denok batera.

 

espais © 2009/10 conectandomundos.org