part
castellano |  català |  galego |  euskara |  portugués |  italiano |  english |  français
contacta    
Sarbidea

ZER DA MUNDUAK ELKARLOTUZ?


Munduak elkarlotuz proiektua hezkuntzazko proposamen telematikoa da eta, bertan, ikasgelako jarduera eta online lana uztartzen dituzte errealitate kultural, ekonomiko eta sozial desberdinetako 6 eta 17 urte bitarteko ikasleek, mundu zabaleko zentroek parte hartuz.

Plataforma telematiko eleaniztun batean euskarri harturik egiten da lan, zazpi hizkuntzatan (italiera, espainiera, portugesa, ingelera, frantsesera, galegoa, katalana eta euskara); elkarlanez dihardute parte hartzaileek, adin bereko ikasleek lantaldeak osaturik.

Urtero gai jakin bat jorratzen dugu, herritargo globalera begirako hezkuntzarekin loturik, hala nola laneko eskubideak, klima aldaketa edo pobrezia, eta adin bakoitzari egokituriko proposamen didaktikoak egiten ditugu.


Munduak elkarlotuz proiektuaren helburu orokorrak hauek dira:

  • Inguru sozial eta geografiko desberdinetako neska-mutilen arteko elkarrizketa interkulturala bideratu eta erraztea.
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) bitartez, egiaz elkarlanean aritzeko espazio bat eratzea: horrek aukera emango die parte hartzaileei elkar ezagutzeko, errealitate desberdinak partekatzeko eta arazo komunak aurkitzeko, "pentsatu globalki, jardun lokalki" leman euskailu harturik,
  • Norberaren ingurukoaz hausnarketa egitetik eta gainerako parte hartzaileen errealitateaz ezagutzen denetik abiatuta, munduko biztanleriaren parte handiena, aukera eta eskubideetatik desjabetuta, oinarrizko premiak ere ase ezinik ibiltzea probokatzen duten zergatiez sakon jabetzea eta errealitate hori aldarazteko proposamen-konpromiso serio bat elkarrekin eratzea.

Nork har dezake esku?

Planeta osoko hezitzaile orok bere gelako taldea izen eman dezake, bizipen honetan parte har dezan.


Zenbat denbora kenduko dit?

Jarduera hiru fase nagusik osatzen dute:

  • Jarduera hasi aurretiko hiru asteetan irakasleentzako modulu telematikoa irekiko da, lana prestatzeko xedez. Fase horri nahi duen denbora eskaini diezaioke norberak.
  • Ikasleekiko jarduera sei astez luzatuko da, astean gutxienez ordubetea emanik. Hilabete eta erdi horretan taldeak Munduak elkarlotuz proiektuaren online plataforman sartuko dira, jardueraren bilakaeraren jarraipena egiteko. Gelako taldearekin hasierako lana ikasgelan egingo da; bigarrengoa, interneten bidez, zure lantaldeko beste ikasgela batzuekin elkar harturik.
  • Bukatzeko, estatu espainiarrean, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasle batzuek egun bat edo biko topaketetan hartuko dute parte, denen hausnarketak eta proposamenak ezagutarazteko.


Parte hartzeko zer egin behar da?

Zure ikasgelako taldea izen eman dezakezu, doan, irailaren 5etik aurrera, web honetan.

espais © 2013/14 conectandomundos.org