Facebook Twitter Google+

Bigarren hezkuntza

Helburuak:

  1. Hazkuntza eta garapen kontzeptua hausnartzea, ingurumen alorreko jasankortasun eta justizia sozialaren printzipioetan oin harturik.
  2. Gizarteak eta ingurumenak nozitu beharreko ondorioak zein diren ulertzea, egun oinarrizko baliabideak ekoizteko, kontsumitzeko eta eskuratzeko ereduaren azterketa kritikotik abiatuta.
  3. Mikro eta makro mailetan, gizakia eta ingurumena gehiago errespetatuko dituzten bestelako bizi- eta kontsumo-azturak ezagutu eta aintzat hartzea.
  4. Egintza eta jokabide indibidual zein kolektiboak sor daitezen sustatzea, gizarte eta ingurumen alorretako garapen iraunkorra posible bilakatuko duten bizi-modu berriei hel diezaiegun

Edukiak:

  1. Gizarte eta ingurumen ikuspegietatik, garapena eta hazkuntza ekonomikoaren mugak kontzeptuak aztertzea.
  2. Ongizateak eta iraunkortasunak oinarrizkoak dituzten lau elementu (ura, energia, elikagaiak, aberastasunak) gaur ekoizteko eta eskuratzeko moduetara hurreratzea.
  3. Egungo kontsumo-dinamiken eragina aztertzea, iraunkortasunaren ikuspegitik.
  4. Bizitzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko beste modu justuago eta jasangarriago batzuk: adibideak eta ikerketa.
  5. Etxean, herrian eta planetan, ongizatea era jasangarrian izatea sustatzen duten proposamen indibidual eta kolektiboak.