Munduak Elkarlotuz
OXFAM

Klimaren alde etxetik ere jardun dezakezu

Egiteko aurreikusita genuen ekintza kolektiboarekin bat egitea proposatu nahi dizuegu, hau da, Bizitzaren Arbola bat egitea, gorabehera berriei egokituta.

Arbola naturaren ikurra ez ezik, munduko kulturen parte bat ere bada. Gizaki guztien arteko eta gu guztion eta Lurraren arteko lokarria da. Orain inoiz baino areago pentsatzen dugu funtsezkoa dela bizitza baloratu eta birpentsatzea, Lurrean dugun bizimodua aztertzea. Horregatik, honako hauxe proposatzen dizuegu:

  • Bakoitzak bere etxean Bizitzaren Arbola bat sortzea. Nola egin, ordea? Hamaika modutan, hara: margotuta, zizelkatuta, gorputzarekin osatuta, ordenagailuz diseinatuta, horma edo paretan marraztuta, hitzekin eratuta, besarkatzen zaion bitartean argazkiak aterata… Muga bakarra zuen sormena da. Ez dio axola, kaktus urdina izan edo zotzez osaturiko sahats negarti ñimiño bat izan. Denon artean zenbat eta forma, espezie, kolore eta tamaina gehiago lortu, orduan eta hobeto!
  • Ondoren, partekatu Munduak Elkarlotuz-eko zuen taldearekin: egin iezaiozue arbolari argazki bat eta bidali erreferentziazko irakasleari, hormara #Earthday eta #Conectandomundos hastagekin igotzeko
  • Balkoian edo leihoan ere eskegi dezakezue lan hori, zuen bizilagunei bizi eta itxaropen mezua igortzeko. Izan ere, arbola hori eginez hartzen duzue konpromisoa bizitzarekin, planetarekin, hori osatzen duten pertsona eta izaki bizidun guztiekin. Mundu bidezkoago eta iraunkorrago baten alde lan egiteko konpromisoa hartzen duzue.
  • Hala nahi baduzue, zuek ere bat egin dezakezue tokiko eta nazioarteko ekimenekin eta kanpainekin, egindako lanaren argazkia partekatuz. Ekimen eta kanpaina horien xedea izango da lurraren eguna ospatzea, eta bizitza jasangarria defendatzearekin lotutako beste ekintza batzuk aintzat izatea ere. Hementxe, adibidez: www.earthday.org, alianza-clima.blogspot.com.

Síguenos